Pello Reparaz-en lanak
Pello Reparaz-ek azken urteetan egindako lan bilduma:
ZETAK proiektuaren bigarren singlea. Pello Reparazek idatzi, konpondu, grabatu eta ekoiztutako abestia. Diskoa 2019ko Abenduan argitaratua.
Pello Reparazek konpondu eta ekoiztutako Xabi Bandiniren Biba! diskoko single-a. 2019an argitaratutako bideoklip honekin, proiektuaren soinu identitate berria aurkeztu zen.
Pello Reparazek konpondu eta ekoiztutako ETS-ren «Aukera Berriak» diskoko single-a. Diskoa 2019ko Abenduan argitaratu zen BagaBiga-ren eskutik.
ZETAK proiektuaren aurkezpena. Pello Reparazek idatzi, konpondu, grabatu eta ekoiztutako abestia. Diskoa 2019ko Abenduan argitaratua.
Pello Reparazek konpondu eta ekoiztutako ETS-ren Heldu da Garaia. Diskoa 2019ko Abenduan argitaratua.
Pello Reparazek idatzitako abestia eta bere osotasunean Vendettarentzat konpondu eta ekoiztutako «Bother» diskoko bostgarren abestia. 2018an argitaratutako bideoklip honekin, abestia taldearen agur ereserkia bilakatu zen.
Pello Reparazek idatzitako abestia eta bere osotasunean konpondu eta ekoiztutako «Baloreak» proiektuaren aurkezpen single-a. Diskoa 2018ko Abenduan argitaratu zen DeepSoda-ren eskutik.
Pello Reparazek 2016an konpondu eta ekoiztutako «El Muerto Vivo» taldearen lehen diskoko lehen single-a. Diskoa 2018ko Urrian argitaratu zen Mauka-ren eskutik.
Pello Reparazek idatzitako abestia eta bere osotasunean Vendettarentzat konpondu eta ekoiztutako «Bother» diskoko lehen abestia. Diskoa 2016ko Abenduan argitaratu zen Maldito Records-en eskutik, bideoklip trilogia baten argitalpenarekin bat.
Pello Reparazek 2016an konposatu, grabatu eta ekoiztutako soinu banda. Gerra zibilaren 80. urtemugan sufrimenduari eskeinitako lana, «Oroiminez» ikuskizunaren markoan.
Pello Reparazek 2016an konposatu, grabatu, nahastu eta ekoiztutako soinu banda.
«Axio» dokumentalerako idatzia: Aizkolari sakandarrari eta bere ibilbide luzeari omenaldia. (Iraupena: 37 minutu)
Pello Reparazek 2015ean konposatu, grabatu eta ekoiztutako lana. Ioseba Yerrok Bilboko kaleetan egindako performance-arentzat prestaturiko kortea. Kasu honetan, Pellok bideoa zuzendu zuen, Taom produktorarekin bat.
Pello Reparazek 2014an konposatu, grabatu, nahastu eta ekoiztutako soinu banda.
«Testigos de la Memoria» dokumentalerako idatzia, Aranzadi, Hegoa eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ekoizpen bat.
Pello Reparazek 2013an konposatu, grabatu eta ekoiztutako soinu banda. Arbizuko herri nafarra erretzearen oroipen ikuskizunerako idatzia. Tropa frantsesen igarotzetik 200 urte pasa zirenean, kutsu elektronikodun sinfonia honek gidaturiko ikuskizuna gauzatu zen.
Pello Reparaz, 2013ko «Saharari kantari» konposaketa txapelketan irabazle. Bakarlari gisa aurkeztu zen «Oroitzapenetan» abestiarekin. Bere estudio pertsonalean konposatu, grabatu, nahastu eta ekoiztutako abestia.
Pello Reparazek 2014an «Save The Children»-entzat ekoiztu eta zuzendutako proiektua. «Mad World» abestiaren moldaketa eta proiektuarentzat idatzitako hitzak. Ideia originala: The Lost Choir – Wuppertal, Alemania.
«Altsasuko Gurasoak»-entzat Jon Maiarekin idatzitako abestia. 2017an konposatua eta ekoiztua, hainbat kolaborazio ditu. Egun, 2.000.000 ikustaratze baino gehiago ditu Youtuben.
«Begitara Begira», Pello Reparazek 2010ean konposatu, idatzi eta abesturiko kantua. Alberto Rodríguez-en argazkiekin sortutako bideoa. Egun, 3.000.000 ikustaratze baino gehiago ditu Youtuben.
Pello Reparaz on: