Biografia

Pello Reparaz Arbizun jaiotako musikari, konpositore eta ekoizlea da.

5 urte zituela musikan formatzen hasi eta 8 urterekin tronboijole gisa trebatzeari ekin zion. Taula gainera 13 urterekin igo zen lehen aldiz. Hainbat proiektutan parte hartu eta gero, 17 urte zituela Vendetta taldea sortu zuen beste lau kiderekin batera eta hamabi urte beranduago ZETAK proiektua aurkeztu zuen. Ordutik 600 kontzertu baino gehiago eskaini ditu estatu osoan, Suitza, Alemania, Txile, Argentina, Uruguai, Peru, Turkia eta Sahara bezalako herrialdetan. Gaur egun ZETAK proiektuaren 2020ko biran dihardu lanean buru-belarri Londreseko ikasketekin uztartzen duelarik.

Lehen abestiak 2007an idatzi zituen eta hauek estudio profesionaletan grabatzean, ekoizpen musikalean murgiltzen hasi zen. Estudioko 7 disko eta gero, ikus-entzunezko hainbat proiektu gauzatu ditu ere. 2016ko irailean ekoizpenaren munduan murgildu zen definitiboki, 10 abestiz osaturiko “Bother” diskoan konpontzaile eta ekoizle papera hartu zuelarik. Gerora ZETAK, Xabi Bandini, ETS, El Muerto Vivo eta Baloreak bezalako proiektuetako diskoak ekoiztu ditu. Une honetan, 2020an argitaratuko den beste talde baten diskoaren ekoizpenean dihardu lanean eta dokumental berri baten soinu banda konposatzen, grabatzen eta ekoizten ari da.

2017an Londresera doa ‘Masters in Songwriting’ egiteko Erresuma Batuko profesionalik garrantzitsuenekin, ICMP-n (Institute of Contemporary Music and Performance). Egun Nafarroa eta Erresuma Batua artean bizi da zuzenekoak, abestigintza eta ekoizpenean murgildurik.

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida por Pello Reparaz (@pelloreparaz1) el

Musikan bertan hurbiltzen da gehien arima bere xedera. Sentimendu poetikoaren inspirazioaz eskuratu nahi duen helburura: Naturaz gaindiko edertasunera. (Edgar Allan Poe).

 

 Diskografia propioa:


2019 – «Zetak» (ZETAK)

2018 – «Baloreak» (Baloreak)

2016 – «Bother» (Vendetta)

2014 – «Testigos de la memoria» (Aranzadi, Hegoa & UPV)

2014 – «13 Balas» (Vendetta)

2013 – «SUA: Berpiztearen elektrosinfonia» (Arbizuko Herria)

2013 – «Oroitzapenetan» (Saharari Kantari)

2012 – «Fuimos, Somos y Seremos» (Vendetta)

2011 – «Puro Infierno» (Vendetta)

2009 – «Vendetta» (Vendetta)

2008 – «Bueltarik Gabe» (Kaleginez)


Pello Reparaz on:

mail-dreamstale47 facebook-dreamstale25 twitter-dreamstale71 mail-dreamstale47